Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu da Haur Hezkuntzako ikasleen familien artean

Irungo Euskara Arloak Haur Hezkuntzako ikasleen familien artean banatu du Euskarazko Produktuen Katalogoa. Gabonak ate joka daudela aprobetxatuz, euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera eman nahi zaie familiei.

Katalogoaren edizio berrian 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen dira. Produktuak bi multzo nagusitan bereizten dira. Alde batetik, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jostailu, joko, musika, DVD, filmak, APPAk, aldizkariak eta liburuak. Bestetik, 12-16 urte bitarteko gazteentzat musika, aldizkari, komiki eta liburuak aipatzen dira. Hortaz gain, zenbait atal adinaren arabera sailkatzen dira, produktuen topaketa errazteko.

Katalogoaren barnean produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da. Paperezko edizioaz gain, www.katalogoa.eus webgunean, produktuez gain, gurasoentzako materiala, ikasmateriala, liburu elektronikoak eta bestelakoak eskura daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude