2022ko Partaidetzazko Aurrekontuen Prozesuak baditu irabazleak

2022ko partaidetzazko aurrekontuen bitartez 9 proposamen irabazleak hautatu dira. 1,3 milioiko aurrekontuarekin, aukeratutako ekimenak 1.292.000 eurora iristen dira guztira. Iaz egin zen bezala, ez dira aukeratu ezarritako aurrekontuaren batura gainditzen zuten proposamenak. Horrela, bada, 8.000 euroko soberakina geratu da, eta gazte-prozesuan aprobetxatu da soberakin hori, parte hartzeko taldean erabakitako prozesu-metodologiarekin bat etorriz.

Parte hartzeari dagokionez, 1.404 pertsonek parte hartu dute prozesu orokorrean. Ekimenak izan duen bigarren daturik onena izan da Irun Txartela bozkatzeko tresna sartzeak ekarri zuen formatu aldaketa egin ondoren. Zenbatekoak 2020ko partaidetzazko aurrekontuen edizioak lortutako 950 parte-hartzaileen kopurua gainditu du. Hala ere, 2019ko kopuruaren azpian geratu da, orduko prozesuak 1.419 parte-hartzaile izan baitzituen. Aurten, guztira, 5.925 boto jaso dira.

Lehenengo balantzeak uzten dituen gainerako datuen artean, iaz bezala 30 eta 50 urte bitartekoak izan dira prozesuan parte hartu duten gehienak, parte-hartzaile guztien % 50a. Era berean, emakumeen inplikazio handiagoa izan da, iaz bezala, % 54koa.

Informazio eta Herritarren Parte Hartze arlotik Mónica Martínez ordezkariak eskerrak eman dizkie interesatu diren kolektibo eta herritarrei, bozketa-faseraino aktiboki parte hartu dutelako prozesu osoan, bozketekin amaitu arte. Urtero bezala, azterketa zabalago bat egingo da datozen egunetan lortuko diren datuekin, datozen edizioetan kontuan hartu daitezkeen alderdiekin, beti prest ekimen hau indartzeko baliagarriak diren ekarpenak jasotzeko. Prozesu orokorrean hautatutako proposamenak lehen taulan bildu dira.

Gazteentzako aurrekontuak

Gazteentzako prozesuan, 16 eta 30 urte bitarteko 160 gaztek parte hartu dute 2022ko edizioan eta 665 boto bildu dira. Iaz, aldiz, 41 izan ziren. Nabarmentzekoa da parte-hartzearen gorakada, 2020ko aurrekontuekin alderatuta laukoiztu egin baita. Prozesu orokorrean bezala, emakumezkoak izan dira gehienak (% 67). Hautatutako proposamenen zerrendari dagokionez, adierazi behar da prozesu orokorrak utzi duen 8.000 euroko soberakina kontuan hartu dela. Horrela, bada, bigarren taulan zerrendatutako ekarpenak hautatu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude