Mintzalaguna eta Elkarrizketariak egitasmoak martxan izango dira ikasturte berrian

Euskara ikasten ari direnei euskara praktikatzeko aukera ematea da Mintzalaguna eta Elkarrizketariak egitasmoen helburua. Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen-emateak urriaren 8tik 16ra egin ziren eta Elkarrizketariak ekimenan parte hatzeko izen-emate epea urriaren 22tik azaroaren 2ra egongo dira zabalik.

Euskara mailaren arabera bereizten dira Euskara Arloak bultzatutako bi ekimen hauek. Mintzalaguna egitasmoaren barnean 6. urratsetik gorako maila duten 4-5 pertsonako taldeetan euskara ikasten ari diren edo haien ezagutzengatik euskaldun oso kontsideratzen diren pertsonak elkartzen dira gauza ezberdinak egiteko: erosketak egin, paseatu, zerbait hartu, … Egitasmo honen bitartez esparru ez formalean taldekideek euskara hitz egitea bultzatu nahi da.

Elkarrizketariak egitasmoan, berriz, 5. urratsetik beherako maila duten pertsonak dinamizatzaileekin elkartzen dira hilean bi aldiz bi eratako jarduerak egiteko. Batetik, dinamizatzaileekin ikasgelan mintzapraktikak egiten dituzte euskaraz hitz egiteko lotsa galtzeko. Bestetik, tailerretan jolas korporatibo, dantza, musika edo irteeren bitartez euskara praktikatzeko aukera dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude