![](https://irunero.eus/wp-content/uploads/2021/11/g7696.jpg)
1921eko azaroaren 6an El Bidasoa aldizkarian argitaratutako albisteek orain dela 100 urte Irunen albiste ziren gertaerak erakusten dituzte. Lehen idatziak Ogasun ministroaren eta euskal diputazioen ordezkarien artean orain dela egun batzuk sortutako eztabaida kontatzen du. Ostean, Sicilian dagoen Gabarain soldaduak El Bidasoa aldizkarirako idatzitako gutun polemikoa aipatzen da, idazleak euskaldunak malagarren gainetik goratzen baititu. Jarraian, Ongintza batzordearen azken biltzarrean hartutako erabakiak zerrendatzen dira, elkarteak jasotako diru ekarpenak zertarako erabiliko diren zehazteaz gainera.
![](https://irunero.eus/wp-content/uploads/2021/11/g38923.jpg)
Bigarren orrialdea, aldiz, kirol kronikarekin hasten da. Bertan, Real Union taldeak Santanderren lortutako bi garaipenak kontatzen dira, arratsalde horretan jokatzekoa den partiduaren xehetasunak ematen dira eta “Futbolerías” txapelketa hastear dela jakinarazten da. Ostean, “Ya llovió” titulua duen olerkia sinatzen du T. kolaboratzaileak. E. R.k , aldiz, Cambó ministroaren eta Euskal Diputazioen arteko tirabira kontatzen du. Titok Rafael Larumbe doktoreak hiritik alde egin duela jakinarazten die El Bidasoako irakurleei. Ohikoa denez, “De todo un poco” atalean hainbat berri labur biltzen dira, horien artean, Irunen hegazkin eremu bat eraikiko dela dioen zurrumurrua, futbol kontuak eta udal hauteskundeak aipatzen dira.
![](https://irunero.eus/wp-content/uploads/2021/11/g53131.jpg)
Azkenaurreko orrialdean, ohiko “Notas Municipales” atalaren aurretik, Afrikara doan Sizilia batailoiaren agurra eta azken udal bilkuran gertatutakoak kontatzen dira. Albiste laburrek osatutako “Noticias” atalaren ostean, aldizkaria publizitate iragarkiz betetako orrialdearekin amaitzen da.