Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

29323: Juncal Parrokiaren antzinako irudia.

1922ko maiatzaren 21ean argitaratutako “El Bidasoa” aldizkaria orain dela mende bat Irunen albiste ziren gertaerak biltzen ditu. Amando Lozanok “Victrix causa” testuan Vigoko futbol txapelketaren laburpena egiten du. Jarraian, Atsegiñ-tar bat kolaboratzaileak “Zer ordu da?” testuan bi emakumeren arteko euskarazko elkarrizketa labur bat kontatzen du, tonu barregarriarekin. Yolek, berriz, “versos románticos” atalean “la última sonrisa” olerkia argitaratzen du. “Nunca hay dicha completa en este mundo” testuan, berriz, futbol txapelketan kopa ez lortzeak hirian eragindako giro ahulaz hitz egiten du, eta hiritarrei animoak eta itxaropena agertzeko eskatzen die, poztasunerako beste arrazoi batzuk emanez. Lehen orrialdearen amaieran Enrique Garcia Porresen heriotza jakinarazten da.

29128: Irungo San Estanislao ikastetxeko ikasle taldea irakaslearekin.

Ohi baino zabalagoa den kirol kronikan, Vigon Bartzelonaren aurka Real Unionek jokatutako partiduaren xehetasun guztiak ematen dira. Partiduko jokaldi aipagarrienak errepasatzeaz gain, futbolzale irundarren bizipenak biltzen ditu. Vigoko norgehiagokaren nondik norako guztiak aipatu ostean, aldizkaria argitaratzen den egun berean Belgikako taldeak Amuteko zelaian jokatuko duen partidua aipatzen da.

61674: Fermín Zaragüetaren erretratua bere farmazian (1973).

Hirugarren orrialdean, “El Bidasoa” aldizkaria amaitu aurreko azken idatziak irakur daitezke. Besteak beste, Juncal parrokian egitekoak diren hurrengo ekitaldi erlijiosoen berri ematen da. Ondoren, Zaragueta farmazia berriaren irekiera jakinarazten da, denda berriaren kokapena eta eskainitako zerbitzuak zehaztuz. Azkenik, “Noticias” atalean Guardiako farmaziak zeintzuk diren jakinarazten da. Gainera, Real Union kluba omentzeko maiatzaren 28an egingo den ekitaldiaren berri ematen da.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude