Musika eta artea izango dira apirilean etxetik egin ahalko diren ekintzetan protagonistak

Artista irundarrek zuzeneko kontzertu laburrak eskainiko dituzte etxetik. 30 minutuko iraupena izango duten emanaldiak izango dira eta haien Instagraman kontuen bitartez jarraitu ahalko dira ostiral hontako arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Era berean, Irungo Marrazki eta Pintura akademiak etxetik loreak modu artistikoan sortzeko gonbidapena luzatzen du.  

Kultura arloak COVID-19 osasun krisiaren harira online eskainiko diren eduki berriak aurkeztu ditu. David R. Losadak zuzendutako tailerreko film laburren aurkezpenaren ostean, musika eta artea izango dira ekimen berrien protagonistak.

Alde batetik, hiriko Irungo  Men Of Rock elkartearen kolaorazioari esker, Irun Zuzenean plataformaren barruan, dozena-erdi bat artistek kontzertu txikiak eskainiko dituzte haien etxeetatik. Irungo talde edo musikariak dira guztiak, Autumn abeslaria izan ezik, donostiarrak martxoaren 27an Irungo CBA liburutegian kontzertua eskaintzea aurreikusita zuena eta ekimenerarekin bat egin nahi izan duenak.

Musika emanaldia apirilaren 3an arratsaldeko 19:00etan hasiko dira #IrunZuzeneanEtxean traolarekin artisten Instagram kontu partikularretan. Hauxe da emanaldien ordutegi zehaztua:

– 19:00 SLIFIT (@juanjo_slimfit)

– 19:30 AUTUMN (@autumnmusicss)

– 20:00 EDDY KONTRABAND (@eddy_kontraband)

–  20:30 RAS MIGUEL (@rasmigueltafari)

– 21:00 UXUE URDIN (@uxueurdinmusic)

– 21:30 AMAIA ADIN (@amaiaadin)

Kultura arlotik ekimenera batu diren artisten parte hartzea eskertzen da, hain zuzen ere, aurretik hiriko musika egutegiko zenbait emanaldietan parte hartu dutenak: AcustiCBA, jaietako kontzertuetako hasierako kantariak, San Martzial Gune, hirian antolatu diren musika jaialdiak, Girabira, Etb. Kultura arloak artista hauekin lankidetzan jarraituko du, behin krisi egoera gaindituta, etorkizuneko programazioetan haiekin elkarlanean jarraitu ahal izateko.

Marrazki eta pintura akademia

Udal Marrazki eta Pintura akademiak irundarrek haien etxean udaberria eta loreen gaia ardatz hartuta haien etxeetan egiten dituzten eskulanak biltzeko ekimena martxan jarri du.

“Apirileko lore guztiak” tituluarekin, akademiak berrogeialdian zehar loreak irduikatzen dituzten lan guztiekin inslatazio bat sortzeko asmoa du, krisi egoera gainditu ostean erakusketa baten bihurtuko dena.

Ekintzan parte hartzeko asmoa duten pertsona guztiek apirilaren 1etik 30era haien sorkuntzen argazkiak pinturamargoa@irun.org helbidera bidaltzeko aukera izango dute. Era guztietako sormen teknika onartzen dira: marrazketa, pintura, collage-a, argazkilaritza, baliabide digitalak, hari eta jostorratzak, papiroflexia, egur zizelketa, etab. Ekimenean parte hartzeko betebehar bakarra egindako lanari argazkia atera eta .jpg formatuan bidaltzea izango da gehienez DIN A4 orri baten tamaina izango duena.

Akademian lanak inprimatu eta bidalitako argazkietako loreak moztuko dira. Bildutako lore guztiakin, behien ezohiko egoera hau gaindituta, jendeak bisitatu ahalko duen instalazio bat sortzeko.

Ekimen hauen inguruko informazioa kontsultatu edo COVID-19aren krisiarekin lotutako bestelako informazioa udal webgunearen atal berezian aurkitu daiteke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude