Merkairunek telefono bidezko salmenta eta etxez etxeko banaketa zerbitzua martxan jarri duTokiko merkataritzaren aldeko apustu batean, Irungo merkatuko establezimenduek euren produktuak herritarrengana hurbiltzen dituzte, etxetik ateratzeko beharrik izan ez dezaten.
Covid19ren pandemiak eragindako krisiaren aurrean, salbuespenezko mugimenduak bakarrik baimendurik daudenez, Mercairunek aurrerapauso bat eman du bere produktuak telefono bidez eskaini eta etxez etxeko banaketa zerbitzua martxan jartzeko
Mercairungo sei establezimenduk bat egin dute ekimenarekin, eta txarkuteria, fruta, barazki eta bakailao produktuak eskainiko dituzte. Atxikitutako dendak eta harremanetarako telefonoak honako hauek dira:
- Bacalao Bakailuak: 943 63 7117
- Carlos Zubikoa urdaitegia: 943 63 40 23
- Genoveva urdaitegia: 943 62 13 60
- Josimiri urdaitegia: 943 63 17 82
- Pilartxo fruta eta barazkiak: 943 62 45 64
- Juncal barazkiak: 943 63 26 36
Mercairungo postuei buruzko informazio gehiago lortzeko, 943 63 83 94 telefono zenbakira dei dezakete interesa duten pertsona guztiek. Bestetik, Mendibil Merkataritza Guneko beheko solairuan dauden instalazioetara ere zuzenean erosketa egitera joateko aukera dago. Alarma Egoera dela eta, ordutegia honakoa da: 9:00etatik 13:30etara goizean eta16:30etik 19:00etara arratsaldean.