Maskara gehiago egin ahal izateko goma eta zinta elastikoak behar dira

Maskara gehiago egin ahak izateko gomak, zinta elastikoak edo antzeko elementuak biltzeko deialdia egin da. Materiala entregatu nahi duten guztiek Gurutze Gorriaren 678 50 64 69 telefonora deitu behar dute. Taldeko boluntarioak arduratuko dira materiala jasotzeaz eta material hori behar den lekuetan banatzeaz.

Udaletxea, urdinez

Bestalde, jakinarazten da COVID19ren pandemiak eragindako krisi honetan, Irungo udaletxearen fatxada urdinez argiztatuko dela gauero, osasun-langile guztiei eskerrak emateko, krisi honetan egiten ari diren lan handiagatik.

Astelehenetik aurrera, gauero 20:00etan piztuko da argiztapena, eta, une horretan, Irungo eta gainerako herrietako bizilagunak balkoietara aterako dira osasun-arloko eta arlo sozio-sanitarioko profesionalak txalotzera: ospitaleak, anbulatorioak, klinikak, anbulantziak, adinekoen egoitzak edo farmaziak.

Udaletxea urdinez argiztatzeko keinu horri lotuta, Irungo Udalak aitorpen hori zabaldu nahi die krisi honetan zehar ahaleginak areagotzen ari diren eta hiriaren beharrei erantzuten egunero lan egiten duten oinarrizko zerbitzuetako gainerako langileei ere, batez ere talde ahulenei, hala nola, gizarte-zerbitzuetako taldeei, poliziei, garbiketako langileei, suhiltzaileei, mantentze-lanetako brigadei, Gurutze Gorriko boluntarioei eta Babes Zibilekoei.

Urtebetetzeak online

Aste hauetan zehar areagotzen ari diren ekimenen artean, udal arloetatik online edukiak eskaintzeko, Irungo Udalak proposamen bat jarri du abian krisialdi honetan urteak betetzen dituzten pertsonentzat.

Urtebetetze bat ospatzeko egun zailak direla kontuan hartuta, etxetik atera gabe eta kasu askotan lagun eta senideengandik urrun, Udalak urtebetetzea bere sare sozialen bidez partekatzeko aukera eskaintzen du, hiri osoaren gertutasuna sentiaraziz.

Interesa dutenek covid19@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz jarri behar dute harremanetan, urtebetetze eguna eta argazkia adieraziz. @irun_informa de twitter eta Instagram udal kanaletan irudia partekatuko da, nahiz eta urrutitik eta etxetik izan, egunotan urteak betetzen dituen irundar edo irundarrari konpainia eskaintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude