Segurtasun neurri gisa Elaitzeko Sorotxikiko atsedenlekua ixtea erabaki da tamaina handiko zenbait zuhaitzen erorketaren ostean. Garapen Jasangarrirako arloak jakinarazi duenez, datozen egunetan zehar denboraleak eragindako kalteak konpondu arte eremu hori itxita mantentzea erabaki da. Basozainak kaltetutako eremua txukundu eta eroritako zuhaitzak kentzeko lanetan ari dira. Segurtasun neurri gisa gunea zigilatzea erabaki da.
Hortaz gain, Aiako Harriak Parke Naturaleko beste zenbait guneetan denboraleak kalteak eragin ditu, adibidez, Enbido inguruan. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Saila eroritako zuhaitzak kentzeko lanetan dabil.