Segurtasun neurri bereziak hartuko dira Blaia hilerrian Santu Guztien Eguna dela eta

Santu Guztien Egunaren ospakizuna eta COVID-19aren egoera dela eta, Blaia hilerrira egiten diren bisitetan segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eskatzen da.

Blaia hilerritik Santu Guztien Egunaren inguruan hilerrira hurbildu nahi diren hiritar guztiei haien bisitak ospakizunaren aurreko egunetara aurreratzea eskatu da, sortu daitezkeen jende pilaketa posibleak saihesteko asmoz.

Datozen egunetan zehar ospakizunaren harira hartuko diren neurriak zehaztuko dira, baina, aldez aurretik hilerriaren inguruko sarbideetan murrizketak egongo dira eta zirkuitu bereiziak sortuko dira hilerriko eremu desberdinak bereizteko.

Hiru gune bereiziko dira hilerrirako sarrerak eta irteerak modu bereizian egin ahal izateko eta behar den moduan seinaleztatuko dira.

  1. Gunea: Lurpeko nitxoak.
  2. Gune zaharra ( Jesus, San José, Santiago, etab. kaleak)
  3. Gune berria ( Lehenengo, bigarren, hirugarren, etab. kaleak)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude