1920ko apirilaren 4ean argitaratutako “El Bidasoa” aldizkarian hiriko bizitzarekin lotutako albisteak irakur daitezke. Aldizkariaren 240. zenbakiaren hasieran Carlota de Olazabal eta Arteagaren eskela ageri da. Jarraian, Ricardo Rodriguez Rodriguez Irungo alkate berriaren hautaketaren albistea emanten da, hurrengo artikuluan udal taldearen osaketa eta zinegotzien izenak aipatzeko. Juan E. Mendizabalek sinatutako testuan euskaldunek arrakasta lortzeko duten grinaz hitz egiten du idazleak.
“
El Bidasoa” aldizkariko ohiko kolaboratzailea den E.R-k idatzitako artikuluan hiriko futbol taldearen azken partidu eta lortutako emaitzekin kronika osatzen du kazetariak. Hortaz gain, Bartzelonako futbol taldeak azken partiduetan egindako jokaldiak aipatzen dira kirol kronikaren barnean. “Notas municipales” atalak, berriz, martxoaren 27an egindako azken udal bileran hartutako erabakien zerrenda argitaratzen da. Ondoren, Juan Legarreta futbolaria agurtzeko antolatuko den omenaldirako hiritarrek egindako azken diru ekarpenen zerrenda gaurkotua argitaratzen da. “Fraile Arri”-k 1920ko apirilaren 2an Donostian idatzitako testuan “Prashedes” hitza erabiltzen du baratxuri eta tipula sailtzaileekin lotutako istorio laburrak kontatzeko.
“El centro obrero” tituluaren azpian hirian antolatu berri diren hitzaldi hezigarrietan landu diren gaiak eta erantzundako zalantzak laburbiltzen dira. Jarraian, hirian Aste Santuan zehar egindako ekintza ezberdinak zerrendatzen dira. “Hace años …” atalak 1884ko martxoaren 16an hiriaren gaurkotasunarekin loturik argitaratu ziren albisteak gogora ekartzen ditu. Azkenik, “Ecos de sociedad” atalak hiriko goi klaseko biztanleen bizitzetan izandako nobedade nagusiak biltzen ditu, aldizkaria publizitate orrialdearekin itxi aurretik.