Irungo Udalak jakinarazi du telefono bidezko inkesta bat egingo zaiela herritarrei. Azterlan honen helburua da COVID-19ak eragindako osasun, gizarte eta ekonomia krisiaren aurrean, udal zerbitzuak egiten ari diren kudeaketari buruzko balorazioa egitea.
Galdetegiaren gaien artean, Udalak egokitutako zerbitzuak eta koronabirusaren ondorioei aurre egiteko ezohiko izaera duten udal-ekimenak (laguntza eta/edo neurri sozialak, ekonomikoak eta mugikortasunekoak). Inkestak pandemiak eragindako egoera sozial eta ekonomikoaren inguruko kezka ere izango du hizpide, eta, amaitzeko, hirian pandemiaren eragina gutxitzen lagun dezaketen proposamenen edo bestelako neurrien ideiak jaso ahal izango dira.
Inkesta egiteko, Irunen bizi diren 16 urtetik gorako 727 pertsona hartu dira kontuan, emakumezkoak eta gizonezkoak %50ean, auzoka (biztanleriaren proportzioan) eta adin-tarteka (16-30; 31-45; 46-65 eta 65 urtetik gorakoak).