Oiasso Erromatar Museoak FICAB Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi arkeologikoan parte hartu zuten pelikulen berrestreinaldia antolatu du maiatzeko hilabetean zehar. Izan ere, online bidezko edukien eskaintza zabaltzeko asmoz, maiatzeko hilabetean zehar museoen hilabetea ospatzen dela gogoratzeko ekintza hau antolatu du museo irundarrak.
“Ostegunetan, zinema Oiassorekin” zikloa ostegun honetan, apirilaren 30ean hasiko da arratsaldeko 19:00etan “El cobre de los vascos” zintaren emanaldiarekin. Giorgio Studerrek zuzendu eta Félix Ugarte elkarteak ekoiztutako dokumentala da. Aralarreko zerra euskal kulturaren erakusle garbienetako bat da eta bertako kobazuloak kondaira zaharren eszenatokia dira. Dokumental honen bitartez inguru haietako lehen biztanleen arrastoak deskubritzeko aukera izango dute ikusleek. Proiekzio libre hauek Oiasso Museoaren Youtubeko kanalaren bitartez ikusi ahalko dira.
Gainera, dokumental bakoitza gaian aditua den pertsona baten sarrerarekin aurkeztua izango da. Era honetan, aditu eta protagonisten bitartez aurkeztutako lanaren ezaugarri esanguratsuenak erakutsiko dira.
Osasun larrialdia amaitu eta Oiasso Erromatar Museoaren ateak berriro ireki arte, “Ostegunetan, zineman Oiassorekin” ekimenak bisitariei birtualei lan arkeologikoaren zati bat erakusten jarraituko du.