Alarma egoerak iraun bitartean haurren irteeretan hartu beharreko neurriak

Apirilaren 27tik aurrera haurrak guraso baten konpainian kalera atera ahalko dira. Irteerak ordu bateko iraupena izan ahalko du gehienez eta etxetik kilometro baterako distantzian mugitu ahalko dira gehienez. Haurren irteera kontrolatua izan dadin, Irungo Udalak Ertzaintzaren bitartez jasotako neurrien berri eman du.

Neurri berri hauen bitartez alarma-egoeran zehar haurren irteerak kontrolatzeko zenbait arau ezarri dira. Hau da, haurren arduradun izango den pertsona heldu bakoitza hiru haurrekin gehienez atera ahalko da etxe inguruan. Irteerak goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte egin ahalko dira eta 13 urtetik beherako haurrak, 13 urtekoak barne, izango dira kalera ateratzeko baimena izango dutenak.

Hiriko edozein kale edo espazio publikoetan barrena ibili ahalko dira, espazio natural edo etxetik kilometro bateko distantzian dauden baimendutako gune berdeetan, beti ere pertsonen arteko metro bateko distantzia errespetatuz. Hala ere, ezingo dira kalean kokatutako parke, haurrentzako jolas eremuak edo kirol eremuak erabili. Haurrek etxetik ateratako jostailuak erabili ahalko dituzte, etxekoak ez diren pertsonekin partekatzen ez dituzten bitartean.

Neurri berri hauen bitartez haurren konfinamendua arintzea bilatzen da, beti ere, guraso edo pertsona arduradunen sen ona erabiliz. Garrantzitsua da kalera ateratzerakoan gizarte guztiaren osasuna jokoan dagoela gogoratzea. Udaltzainek era pedagogikoan haurren irteeretan gobernuak ezarritako neurriak betetzen direla ziurtatzeaz arduratuko dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude