Irun Aurrera planean aurreikusitako laguntzen eskaera egiteko epea apirilaren 29an irekiko da

Irungo udalak ziurtatu duenez baldintzak betetzen dituzten eskaera guztientzako aurrekontua egongo da

Irun Aurrera planean aurreikusitako laguntzen eskaera egiteko epea apirilaren 29an irekiko da. Joan den asteazkenean aurkeztutako Ekonomia eta Gizartea Sustatzeko Plana aurkeztu eta oinarriak apirilaren 28an Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuko direla baieztatu ostean eskaera egiteko epe irekiko da HAZ bulegoaren Egoitza Elektronikoan. Eskaerak goizeko 9:00etatik aurrera egin ahalko dira.

Irungo udalak azpimarratu duenez, planaren oinarrietan zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerak erantzun eta dagokien laguntza jasoko dute. Horregatik, ez da beharrezkoa izango eskaerak lehenbailehen egitea, eskaeren hurrenkera ez delako eskaerak onartzeko orduan kontutan hartuko. Horrela, hiritarrek eskaerak era orekatuan egitea espero da, eskaera telematikoa egitea ahalbidetzen duten sareen funtzionamendu egokia bermatu eta sarea kolapsatzea ekiditeko. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 30era arte irekita egongo da.

Autonomo eta enpresa txikiei zuzendutako laguntza hau bakarra eta ohiz kanpokoa izango da. Laguntzak 1.100 eta 1.400 euro artekoak izango dira, planean zehaztutako parametro ezberdinen arabera.

Laguntzekin lotutako informazio guztia udal webgunean kontsultatu daitezke, Irun Aurrera planera eskainitako atal bereziaren barnean. Hortaz gain, eskatzaile posibleen zalantzak argitzera bideratutako telefono zenbaki eta helbide elektroniko ugari daude. Zerbitzu hauek atzoko egunean jarri ziren martxan eta 200 zalantza baino gehiago erantzun zituzten lehenengo egunean zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude