Real Unionetik klubaren webgunea eta sare sozialak berriro martxan jarriko direla jakinarazi da

Real Unionek web orria eta sare sozialak martxan ditu berriro. Jose Luis Reinosa gizarte arloko kontseilariak adierazi duenez, “Eskura ditugun tresna garrantzitsuak dira,  Real Unioni buruzko informazioa emateko aukera eskeintzen digutenak. Jende askok jarraitzen ditu eta ezagutzen ditu. Gainera, bazkideekin eta zaleekin harremanak izateko aukera ematen digute “.

Hona hemen helbideak:

Webgunea: www.realunionclub.com

Facebook: @REALUNIONCIRUN

Twitter: @REALUNIONCIRUN

Instagram: realunionclubirun

YouTube: Real Unión Club de Irun SAD

Webgunea

Webgunearen kasuan, martxotik zegoen geldituta. Datozen asteetan eguneratu eta atal berriak sortuko dira. “Bazkideen eta zaleen eskaera zen, baina pazientzia pixka bat eskatu genien. Lan asko dago egiteko eta aurrerapenak datozen egunetan ikusiko dira”, esan du Reinosak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude