Udal egutegia hiriko puntu desberdinetan eskuratu ahalko da ostiraletik aurrera

Irungo Argazki Elkartearen eskutik, Irungo Udalak 2021eko udal egutegia argitaratu du. Aurten ere, herritarrek helarazitako irudiak izan ditu almanakeak, eta irundarrak dira argitalpen honetako protagonistak. Aurten, gainera, inoiz baino gehiago, jendez eta bizitzaz betetako Irungo kaleak gogorarazten dizkiguten argazkiak bilatu direlako.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak azaldu duenez, egutegiaren ideia hauxe izan da: “2021eko hamabi hilabeteak Irundik gehien gustatzen zaizkigun irudiez betetzea, hau da, jendez eta bizitzaz betetako hiri baten irudiez, mugarik eta murrizketarik gabeko kaleez, ospakizunetan, paseoan edo terrazetan zerbait hartuz, COVID-19aren erruz bizi dugun egoeratik harago”.

Horrela, eta ehun proposamen baino gehiago jaso ondoren, 13 argazki aukeratu dira (12 hilabeteak eta azala). Irudien aukeraketan Irungo Argazkilarien Elkarteak (AFI) parte hartu du. Elkarte hori ohiko lankidea da udalarekin batera udal egutegi honen edizioan. 11.000 ale argitaratu dira.

Banaketa hainbat puntutan

Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren aurrean, herritarren artean beste modu batez egingo da banaketa desberdina izango da. Jende pilaketarik egon ez dadin, udal egutegia hainbat puntutan lortu ahal izango da. Horrela, ostiral honetatik aurrera (hilak 18), Palmera Montero Gunean, Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan eta Zabaltza plazako Gabonetako merkatuan izango dira ikusgai. Halaber, hainbat karpa txikitan banatuko dira, hirian zehar honako leku hauetan banatuta: Jenaro Etxeandia (CBAko sarrerako plaza), Zabaltza plaza eta Txanaleta plaza. Banaketa ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Egutegia jasotzean pertsonen kontzentrazioak saihestea, distantziak errespetatzea eta hautatutako puntuetara hurbiltzea eskatzen da, betiere egutegia jasotzen ari diren pertsonen kopuruak ezarritako segurtasun-neurriak betetzea eragozten ez badu.

Aukeratutako irudiak sinatu dituzten pertsonak honako hauek dira:

AZALA: AMAIA OLAIZOLA ECHAIDE

1 URTARRILA: KARINA AGUIRRE

2 OTSAILA: JUNKAL SUSPERREGUI GAMBOA

3 MARTXOA: RUBEN CACERES

4 APIRILA: GERARDO GARCIA

5 MAIATZA: ALBERTO MUÑOZ DIEZ

6 EKAINA: IÑIGO ALZUGARAY SALCEDO

7 UZTAILA: JOSÉ JAVIER BERCIANOS

8 ABUZTUA: JESUS HERNANDEZ SÁNCHEZ

9 IRAILA: MIKEL DIEGUEZ

10 URRIA: MIGUEL ANGEL RIBERA

11 AZAROA: AITOR CORTA ADO

12 ABENDUA: JON ANDONI VILLAFRANCA URCHEGUI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude