Ekiphos Super Amara BATeko bazkide industrial berria da

Ekiphos kirol probetako argazkiak partekatzeko helburuarekin kirolariak, argazkilariak eta antolatzaileak elkartzen dituen plataforma da. Iker Velasco irundar gazte ekintzailea dago start-up honen atzean.

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko kideek adierazi dutenez, oso pozik daude eskualdeko enpresa berri batek klubak atletismoa sustatzeko egiten duen lanarekin eta kirol ohiturak bultzatzeko nahiarekin bat egiteko asmoa duela ikusteaz.

Ekiphos enpresaren atxikimenduarekin guztira Super Amara BATek 8 bazkide industrial dauzka jada. Klubarentzako bazkide industrialak lortzeko ekimena joan den urtean jarri zen martxan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude