Oinarrizko lanean, gozatzea helburu

Atletismoko udalekuak antolatu ditu
Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak

super amara858

 

Estatuko atletismo proba nagusietan urtero maila handia ematen duen kluba da Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea. Noski, ema-tzen atzean oinarritik hasten den formazio lan sendoa dago. BATeko atleta gehienak Plaiaundiko harrobian hazi eta hezitakoak dira. Txikitatik barneratu dituzte kirolaren inguruko balioak. Urtean zehar atletismo eskolak dauka haurrak formatzeko ardura. Udaran, atletismo udalekuek hartzen dute lekukoa.

Sei txandatan banatuta egongo dira, uztailaren 7tik abuztuaren 15era. Bi ordutegi eskainiko ditu: lehenengoan, haurrek etxerako bidea hartuko dute goizeko saioa bukatu ondoren, eta bigarrenean, Ficoban dagoen Singular Food jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute, Iñigo Lavadoren jatetxearen kolaborazioari esker.
Sei eta hamasei urte bitarteko haurrek parte hartuko dute. “Lehen zortzi urtetik aurrera ematen genuen aukera, baina aurten zabal-tzea erabaki dugu. Hala ere, adinaren araberako talde ezberdinak osatuko ditugu, alde handia dagoelako”, azaldu du monitore lanetan diharduen Laura Morenok. Jarduera guztiak euskaraz aurrera eramateko helburua jarri dute BATeko arduradunek.

amara bat0878
Atletismoa eta bestelako ekintzak
Plaiaundiko atletismo pista izango da udalekuen gune nagusia, baina ez bakarra. Bestelako jarduerak ere burutuko dituztela aipatu du Laura Morenok: “Aurten planteamendua aldatzea erabaki dugu. Ordu asko dira, eta atletismoaz gain jolasak eta bestelako aktibitateak eskaintzea pentsatu dugu”. Pilatesa egingo dute eta Artaleku kiroldegira ere igoko dira, igerilekura. Hala ere, atletismora bideratuta egongo da udalekuen zatirik handiena. Haurrei moldatutako ekin-tzak izango direla nabarmendu du hezitzaileak: “Gehiena atletismoa izango da, baina haurrei bideratua betiere. Jolasen bidez, proba ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte”. Laguntasunarekin eta dibertsioarekin lotutako beste balioak ere sustatuko dituzte. Laura Morenok garrantzi berezia ematen dio koordinazioa trebatzeari: “Askok beste kirolak egiten dituzte urtean zehar eta ez dute koordinazioa lantzeko ohiturarik. Baina atletismoan ezinbestekoa da”.

Beste kirolak praktikatzen badituzte ere, zerbaitek erakartzen ditu haur eta gazteak atletismora. Asko dira uda batetik bestera udalekuetan errepikatu egiten dutenak, baita ikasturtean zehar praktika-tzen jarraitzen dutenak ere. “Probatzeko hurbiltzen dira batez ere, kirol ezezaguna delako. Behin probatuta, ondo pasatuz gero, askok jarraitu egiten dute”. Monitore honentzat, marketatik harago, berarekin hasitako haurrek atletismoan jarraitzen dutela ikustea da pozgarriena: “Batzuk Ligan lehiatzen dira seniorrekin, Espainiako Txapelketetan parte hartzen dute. Hala ere, garrantzitsuena gustura etortzea eta ondo pasatzea da”. Super Amara BATen moduko talde batentzat ezinbestekoa da, etorkizuneko atletak formatzeko, harrobia zaintzea. Baina ezin da ahaztu atletismoarekin ondo pasatzea dela lehenengo eta ezinbesteko urratsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude