Saskibaloia eta natura

Aurten Erroibide Saskibaloi Taldeak, Aragoiko Federakuntzarekin batera, udako kanpamentu berezia antolatu du Jacatik hurbil dagoen Villanua herrian. Guztira 26 neska-mutil saskibaloiaren teknika ikasten eta naturaz gotzen ari dira.

VILLANÚA 05

Bigarren urtez, saskibaloian jokatu nahi duten haur eta gaztetxoek Pirinioetara joateko aukera dute Erroibideri esker. Naturan, ingurune polit batean, kirola egiteaz gain, adiskidetasun giroan murgilduko dira, baita bizi-balio asko ikasi ere.
Guztira hiru talde osatu dira, eta bakoitzak astebeteko formakuntza jasoko du. Aurten Erroibideko bederatzi eta hamasei urte bitarteko 26 neska-mutil parte hartzen ari dira bigarren taldean, alegia, uztailaren 11tik 18ra arteko txandan.

VILLANÚA 07
Erroibideko José Maria Miguel Bores eta Javier Ruano monitore lanetan arituko dira, beste zenbaitekin batera, horietako batzuk, ACB Liga Endesa esperientzia dutenak. Lehengo urtean, esperientzia aberasteko, Cai Zaragozako jokalari batek baino gehiagok parte hartu zuen Villanuako kanpamentuan.
Saskibaloia eta natura
Pirinioetako egonaldian saskibaloiko teknika eta oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte, horretarako jolasak zein ariketak eginez. Kirola, ordea, ez da eguneko zeregin bakarra: saskibaloia alde batera utzita, mendi-txangoak egiten dituzte, quad-etan ibiltzen dira eta inguruko naturaz gozatzen dute. Ibaiak, mendiak, kobazuloak, besteak beste, bertatik bertara ezagutzeko parada dute.

azalVILLANÚA 16
Enrique Lopezek, Erroibideko presidenteak, dioenez, “umeentzat oso erakargarria da, kirola egiten dutelako, beren ohiko ingurutik ateratzen direlako eta aste batean zehar familiatik kanpo bizi direlako”. Ikasitako guztia ikasturtean zehar praktikan jartzeko aukera izango dute Erroibidek antolatzen dituen ikastaroetan. Hamalau urtetik gorakoek kadete mailako taldeetan parte har dezakete; 11-14 urte bitartekoek asteazkenetan entrenamenduak izaten dituzte Azken Portuko Kiroldegian, eta 8-11 urtekoek, astelehenero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude