CD Bidasoak berriz ere estatuko oinarrizko eskubaloiko erakusleiho nagusian presentzia izan du. Aurtengo Autonomia Erkidegoetako Selekzioen Espainiako Txapelketan (CESA), klubak guztira 11 ordezkari izan ditu, 9 jokalari eta 2 teknikari, Euskadl Selekzioaren koloreak defendatzen.
Jokalari parte hartzaileen artean, jubenilak Eñaut Iragorri, Iker González, Kepa Hernandorena, Aimar Iraeta eta Unai Barreto izan dira, kadeteak Imanol Lopetegui eta infantilak Inhar Carlos, Izan Miguel eta Adur Silva. Entrenatzaileak Joseba Zabala eta Eñaut Uruñuela.
Ordezkaritza zabal honek harrobian egiten ari den lan bikainaren isla da, bai kirol arloko prestakuntzan, bai pertsonalean eta teknikoan. Bidasoa klubarentzat harrotasun handia da bere jokalari eta entrenatzaileek maila gorenean hazten eta lehiatzen jarraitzen dutela ikustea, klubaren izena Autonomia Erkidegoetako Selekzioen Espainiako Txapelketa bezalako hitzordu garrantzitsu batera eramanez.
Kirol arloan, CESA 2026ak emaitza bikainak utzi dizkio Euskadiko Selekzioari. Selekzio jubenila Espainiako txapeldun izendatu zen, finalean Kantabriari irabazita urrezko domina eskuratuz; bestalde, selekzio kadeteak Kopan egindako lan bikainari esker brontzezko domina lortu zuen.
Klubetik guztiei zorionak eman dizkiete egindako ahaleginagatik, konpromisoagatik eta errendimenduagatik, eta, aldi berean, eskerrak eman entrenatzaileei, familiei eta gure kirolariek horrelako lorpenak eskuratzen jarrai dezaten posible egiten duen egitura osoari.
Hauek izan dira emaitzak:
Infantilak (4. postua Espainako Kopan):
- Euskadi 31-34 Navarra
- Extremadura 27-43 Euskadi
- Euskadi 25-31 Selección Cántabra
- Euskadi 36-31 Castilla y León
- Madrid 31-25 Euskadi
- Euskadi 45-46 Región de Murcia (prórroga ondoren)
Jubenilak:
- Castilla La Mancha 30-27 Euskadi
- Euskadi 30-43 Madrid
- Comunitat Valenciana 28-20 Euskadi
- Euskadi 37-13 Extremadura
- Euskadi 35-24 Asturias
- Euskadi 27-21 Cantabria (medalla de oro)
Kadeteak (brontzezko domina lortu dute Espainako Kopan):
- Euskadi 36-35 Región de Murcia
- Castilla La Mancha 27-35 Euskadi
- Madrid 32-28 Euskadi
- Euskadi 43-34 Canarias
- Navarra 39-37 Euskadi
- Asturias 23-40 Euskadi



