Bidasoa Itzuliak aldaketak eragingo ditu hiriko trafikoan eta autobusen zirkulazioan

Apirilaren 26tik 28ra bitartean, Bidasoa Itzulia txirrindulari lasterketa dela eta, Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hiriko hainbat tokitan izango ditu ondorioak. Ondorioz, trafikoan zein autobusen zirkulazioan aldaketak izango dira lasterketa igaro bitartean.

Apirilaren 26a, ostirala

12:00etatik aurrera, aldizkako eten laburrak egingo dira Urdanibia plazaren inguruan, pankartak muntatzeko eta parte hartzaileen eta antolatzaileen ibilgailuak sartu ahal izateko.

13:45etik aurrera, Urdanibia plazaren ingurua itxiko da: Uranzu karrikatik datozen ibilgailuak Korrokoitz karrikarantz eta Nafarroa hiribiderantz desbideratuko dira, eta Dolores Salís kaletik datozenak, Ermita karrikarantz.

14:15etik 14:35era bitartean gutxi gorabehera, Nafarroa hiribidera eta Osinbiribil biribilgunera sartzeko bideetako eta Behobiara sartzeko errepideko (GI-636 errepideko) zirkulazio guztia etengo da, eta itzulbidea itxita egongo da.

Renferen geltokiko sarreran ez da izango aldaketarik.Parkingei dagokionez, 14:15etik 14:35era bitartean gutxi gorabehera, Nafarroa hiribidera sartzeko bideetako zirkulazio guztia etengo da, eta, beraz, ez da egongo San Juan plazako parkingetik Eliza karrikara sartzerik.

Apirilaren 27ra, larunbata

14:00etatik 14:35era bitartean gutxi gorabehera, Iparralde hiribidera sartzeko bideetako, ertzain etxeko eta Ficobako biribilguneen arteko eta Behobiara sartzeko errepideko (GI-636 errepideko) zirkulazio guztia etengo da.

17:10etik 17:35era bitartean gutxi gorabehera, GI-636 errepidera sartzeko zirkulazio guztia etengo da, Punttatik Gaintxurizketaraino.

Aparkalekuetan berriz, ez da aldaketarik izango.

Apirilaren 28an, igandean

08:30etik aurrera, Francisco de Gainza karrikaren eta Gipuzkoa hiribidearen artean, Colón ibilbidea itxita egongo da, bi noranzkoetan.  J. Etxeandia plazako taxi geralekuan eta San Juan plazako itzulbidean ez da izango aldaketarik.

09:40tik 10:10era bitartean gutxi gorabehera, ibilgailuak ezingo dira sartu Colón ibilbidera, Hondarribia kalera, Zubimusu plazatxora eta, Gibeleta eta Zubimusu artean, Letxunborro hiribidera.

11:00etatik aurrera, ibilgailuak ezingo dira sartu hilerriko biribilgunetik San Martzial mendira. 11:30etik 12:10era bitartean gutxi gorabehera, debekatuta egongo da ibilgailuek toki hauetan zirkulatzea: GI-3453 errepidean, hilerriko biribilgunearen eta N-121 errepidearen (Lastaola baserriko bidegurutzearen) artean; Artiga ibilbidean, César Figuerido kalearen eta Artiako zubiaren artean; Gaspar Montes Iturrioz ibilbidean (Meakako errepidean), Ola sagardotegiaren eta Artiako zubiaren artean; eta Erlaitz eta Aiako Harria mendietara joateko bideetan.

12:15etik 12:45era bitartean gutxi gorabehera, Elizatxo hiribideko biribilgunetik (olibondoetatik) Gipuzkoa hiribidera sartzeko zirkulazio guztia etengo da.

12:15etik 12:45era bitartean gutxi gorabehera, Oiartzundik, Irunera bidean Letxunborro hiribidetik, Zubimusu plazatxotik, Hondarribia kaletik (Hondarribia eta Irun arteko lotunetik), Colón ibilbidetik eta Gipuzkoa hiribidetik hirira sartzeko zirkulazio guztia etengo da.

Beraz, Nafarroa  hiribidean, Colon ibilbidearen hasieraraino zirkulatu ahalko da. Iparralde hiribidean, Beraketa karrikaraino zirkulatu ahalko da. Renferen geltokiko sarreran, 12:15etik 12:45era bitartean bakarrik izango dira aldaketak, baina, gainontzean, Anaka kaletik sartu ahalko da.

Taxi geralekuak berriz, Luis Marianokoa itxita egongo da, 13:30era arte. Jenaro Etxeandia plazakoan ez da izango aldaketarik.

Parkingetan aldaketa batzuk izango dira. Colón pasealekukoan 08:30era bitartean, normal sartu ahalko da. 08:30etik 10:10era bitartean, José Ramón Agirretxe kaletik sartu beharko da, Luis Mariano kalean barrena, eta, irteteko, bide hau egin: José Ramón Agirretxe – Joaquín Gamón – Pikoketa – Gipuzkoa hiribidea. 12:15etik 13:15era bitartean, itxita egongo da.

San Juaneko aparkalekurako sarbideak normal erabili ahalko dira, baita Prudencia Arbide karrikako sarbideak normal erabili ahalko dira. Mendibil merkataritza gunekoan ez da izango aldaketarik.

Lasterketa amaitzen denean kenduko dira murrizketak, 13:30ean gutxi gorabehera. Ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da. Behin lasterketa bukatuta, Colón ibilbidea Igandero saioen esparruan bezala itxiko da, 19:00etara bitartean.

IrunBus

IrunBusen lineetan ere izango dira aldaketak:

  • Apirilaren 26an, ostiralean
  • L1. Zaisa-Ospitalea: 14:15etik 14:45era bitartean, zerbitzua etengo da, Nafarroa hiribidea itxita egongo baita.
  • L2. San Juan – Katea – Txingudi: Ez da aldaketarik izango.
  • L3. San Juan – Artia: 14:30eko autobusa Arbeseko geralekutik abiatuko da.
  • L4. San Juan – Antzaran – Olaberria: 13:45etik 14:45era bitartean, San Jose Langilea kaleko eta Urdanibia plazako geralekuak itxita egongo dira.
  • Apirilaren 27an, larunbatean
  • L1. Zaisa-Ospitalea: 14:00etatik 14:45era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira. 17:00etatik 17:45era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira.
  • L2. San Juan – Katea – Txingudi: Ez da aldaketarik izango.
  • L3. San Juan – Artia: Ez da aldaketarik izango.
  • L4. San Juan – Antzaran – Olaberria: Ez da aldaketarik izango.
  • Apirilaren 28an, igandean

08:30etik 09:30era bitartean gutxi gorabehera, zirkulazioa Igandero ekimenaren esparruan bezala etengo da, Colón ibilbidera igotzeko ezingo baita erabili Iparralde hiribidea.

09:30etik 10:10era bitartean gutxi gorabehera, aldaketa hauek izango dira:

  • L1. Zaisa-Ospitalea: Zaisara bidean, autobusa ospitaletik abiatuko da, eta, Aldabe Mendia kaleraino, betiko bidea egingo du. Han, bira eman, eta GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango da. Gero, itzulbiderantz igo, eta betiko bidetik jarraituko du.MOspitalera bidean, Fermín Calbetón kaleraino, autobusak betiko bidea egingo du. Han, itzulbidean bira eman, eta GI-636 errepidetik, zuzenean joango da ospitaleraino.
  • L2. San Juan – Katea – Txingudi: 10:00etako autobusa Sindikaleko geralekutik abiatuko da.
  • L3. San Juan – Artia: Ez da aldaketarik izango.
  • L4. San Juan – Antzaran – Olaberria: 09:45eko autobusa olibondoen biribilguneko geralekutik abiatuko da (Elizatxo hiribideko 11 zenbakitik).

10:10etik 12:15era bitartean gutxi gorabehera, zirkulazioa Igandero ekimenaren esparruan bezala etengo da, Colón ibilbidera igotzeko ezingo baita erabili Iparralde hiribidea.

11:30etik 12:10era bitartean gutxi gorabehera, aldaketa hauek izango dira:

  • L3. San Juan – Artia: Arbesko, Altzukaitzeko, Blaia ibilbideko 22 zenbakiko eta hilerriko geralekuak itxita egongo dira. Autobusa Dario de Regoyos kaletik joango da, eta, Artiako futbol zelaian gora, betiko bidea hartuko du berriro.

12:15etik 12:45era bitartean gutxi gorabehera, aldaketa hauek izango dira:

  • L1. Zaisa-Ospitalea: Zaisara bidean, 12:30eko autobusa ospitaletik abiatuko da, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango da. Gero, itzulbiderantz igo, eta betiko bidetik jarraituko du.
  • Ospitalera bidean, 12:30eko autobusak, Fermín Calbetón kaleraino, betiko bidea egingo du. Han, itzulbidean bira eman, eta GI-636 errepidetik, Zubimusu plazatxoraino joango da. Gero, Letxunborro hiribidean gora, betiko bidetik joko du berriro.
  • L2. San Juan – Katea – Txingudi: 12:30eko autobusa Andrearriaga ibilbideko 23 zenbakitik abiatuko da.
  • L3. San Juan – Artia: Ez da aldaketarik izango.
  • L4. San Juan – Antzaran – Olaberria: 12:15eko eta 12:45eko autobusak olibondoen biribilguneko geralekutik abiatuko dira (Elizatxo hiribideko 11 zenbakitik).

Behin lasterketa bukatuta, Colón ibilbidea Igandero saioen esparruan bezala itxiko da, 19:00etara bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude