Artaleku Kiroldegiko barneko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da abuztuaren 31tik irailaren amaierara arte

Irungo Udalak, Obra, Mantentze zein Azpiegituren eta Kirol arloen bidez, jakinarazi du aste honetan hasiko direla Artaleku Kiroldegiko barneko igogailua berritzeko lanak. Esku-hartze honen helburu nagusia egungo araudia betetzeko hainbat elementu mekaniko ordezkatzea da, nahiz eta igogailuaren kaxa berak ez duen estetika aldetik aldaketarik jasango.

Lan horien ondorioz, datorren astelehenetik aurrera, abuztuak 31, igogailua erabat gelditu beharko dute. Beraz, gailua zerbitzuz kanpo geratuko da kiroldegiko erabiltzaile guztientzat irailaren amaierara arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude