José Antonio Gómez de Arriba, korrikalaria: “Lasterketako lehen metrotik Donostiara iritsi arte jendea animatzen ikusten duzu”
Zalantzarik gabe, Behobia-Donostia inguruko lasterketa ezagunenetako bat da. Hori dela eta, milaka dira edizio bakoitzean pilatzen diren istorioak eta bizipenak. José Antonio Gómez de Arribak ondo daki zein den 20 kilometroak egin osteko sentsazioa. Aurten bere hamabigarren Behobia-Donostia izango den...



