Plaiaundiko zelaiak final kutsuko hitzordu hirukoitza izango du bihar

Plaiaundiko zelaian hitzordu hirukoitza izango du larunbat honetan, azaroaren 8an.Txingudiren harrobiko taldeek partida bana izango dute bihar etxeako zelaian. 14 urtez azpikoak izango dira jokatzen lehenak. Segidan, 16 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta taldearen txanda izango da. Plaiaundiko hirugarren topaketa 18 urtez azpikoen eskutik dator.

14 urtez azpiko taldeak, Gipuzkoako liga hasiko du Ordiziaren aurka 10:00etan. Liga aurreko lagunartekoetan sentsazio onak izan ondoren, taldea prest dago bere jokorik onena erakutsi eta ahal duten guztia ikasten jarraitzeko.

Segidan, 16 urtez azpiko Txingudi/Baztan/Orereta taldearen txanda izango da, 11:30etan Euskal ligako A multzoan jokoan izango duena Gernikaren aurka. Jardunaldi honen ondoren, hoberen sailkatutako zortzi taldeek Euskadiko txapelketarengatik lehiatuko dira, hortaz, ezinbestekoa du Txingudik garaipena lortzea bertan egon nahi badu.

18 urtez azpikoek Gernikaren aurka jokatuko dute-eta lehenengo faseko azken partida. Hauek, azken posizioan sailkatuta daude, hortaz ziur badakite B multzoan arituko direla bigarren fasean, baina denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu nahi dute lehenengo fasea sentsazio onekin amaitzeko.

Senior taldeak kanpoan

Senior taldeak, aldiz, kanpoan jokatuko dituzte euren partidak. Zaisa Txingudi Zornotzan izango da 16:00etan Urgozoren aurka jokatzeko. Bizkaitarren eta mugakoen arteko aldea puntu bakarrekoa da eta goiko postuetatik gertu mantentzeko erabakigarria izango da.

Azkenik, Biok Txingudi Hernanira doa larunbatean 16:30etan etxeko taldearen aurka jokatzeko. Aurpegi ezagun asko izango dituzte txuri-beltzek aurkako taldean, hainbat jokalari hernaniar pasa den denboraldian Txingudin aritu baiziren. Denboraldi hasiera kaskarrari buelta eman nahi diote.

Argazkia: Zaisa Txingudi eta Mutrikuren arteko partida (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude