‘Irungo Aduana Zaharra’ erakusketan oinarritutako doako familia tailerra egingo da uztailaren 14an
Irungo udako kultur programazioak proposamen artistiko eta hezigarri bat dakar hiriko familiei datorren uztailaren 14an, asteartea. Menchu Gal aretoak familia osoari zuzendutako arte tailer berezi bat hartuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Susana Ferreira artistaren eskutik. Ekimen hau erabat doakoa da...

