Ametsa Kultur Elkarteak Ganbera abesbatza berria estreinatuko du abenduaren 28ko Gabonetako kontzertuan
Ametsa Kultur Elkarteak Gabonetako kontzertu tradizionala eskainiko du aurten ere. Abenduaren 28an egingo du, 19:00etan, Irungo Junkal Parrokian. Bi “Gloria”, bata Vivaldirena eta bestea Poulencena izango dira ekitaldi honetako errepertoriorako aukeratutako obrak. Luis Mariano orkestrak, Klara Mendizabal sopranoak eta Leticia Vergara...


