Isuri Gutxiko Eremua ezartzeko ordenantzari hasierako onespena eman dio Irungo Udalak
Irungo Udaleko osoko bilkurak hasierako onespena eman dio etorkizuneko Isuri Gutxiko Eremua (IGE) sortzeko eta arautzeko ordenantzari. Pauso honekin, Udalak iaz zedarritutako 0,76 kilometro koadroko esparrua arautuko du. Prozesua jendaurreko informazioaren izapidean dago orain, herritarrek alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten....

