Irunek hiri-paisaia berritu du 115 zuhaitz landatuta
Irungo Udaleko Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak 2026ko Hiriak Landatzeko Kanpaina amaitu berri du. Guztira, 115 zuhaitz landatu dira hiri osoan zehar, gehienbat egoera kaskarrean zeuden edo osasun arazoak zituzten aleak ordezkatzeko helburuarekin. Gorka Álvarez arloko ordezkariak prentsaurrekoan azaldu...


