Astelehenean irekiko da CBA liburutegiko tailerretan izena emateko epea
Irungo Udaleko Kultura sailak jakinarazi du datorren astelehenean, irailaren 9an, irekiko dela Carlos Blanco Aguinaga liburutegiko tailerretan izena emateko epea. 2024/25 kurtsoari begira, hamabost bat tailer eskainiko dira. Interesatuek irailaren 20ra arte eman ahal izango dute izena, liburutegira edo online,...

