USK-Garabateando Bidasoak erronka berria luzatu du. Irailaren 21ean, igandean, izango da hurrengo hitzordua, Irungo Alde Zaharreko inguruan. Oraingoan, erronka San Juan eta Urdanibia plaza inguruko iturriak margotzea izango da. Ekintza goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da.
Kale Nagusian, Urdanibia plazan eta Jesu kaleetan iturriak daude inguru horretan. Iturri bat, bi edo hiruak margotzeko aukera egongo da. Parte-hartzaileak San Juan plazan elkartuko dira jarduera hasteko. Ekintza doakoa da, beraz, ez da aurretiazko izen ematerik egin behar. Dena den, parte hartzaile bakoitzak bere materiala eraman beharko du.



