Eguzkitzak ikasturte berriko matrikulazioei begira, ikastetxea ezagutzeko ate irekien jardunaldiak antolatu ditu. Bisita gidatu horiek urtarrilaren 28an eta 30ean egingo dira. Beste ikastetxeetan bezala, Eguzkitzaren kasuan aurrematrikulazio epea otsailaren 3tik 14ra bitartekoa izango da.
Urtarrilaren 28ko bisita arratsaldeko 16:45ean izango da, euskaraz. Urtarrilaren 30ean, bisita ordu berean izango da, baina erdaraz. Horietan parte hartzeko aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da telefonoz edo webgunearen bitartez.
Informazio gehiago nahi dutenek Victoriano Juaristi kaleko 1. Zenbakian dagoen Eguzkitza ikastetxera jo dezakete zuzenean, 943 89 91 61 telefono zenbakira deitu, idatzi 013372aa@hezkuntza.net helbide elektronikora edo ikastetxearen webgunea kontsultatu.



