Eraiki dantza taldeak proposamen berri batekin dator: zerotik euskal dantzak dantzatzen ikasi nahi duten pertsona helduentzako ikastaroa. Eskolak igandero emango dituzte, goizeko 10:00etatik 12:00etara Behobiako auzo elkartean. Dantza tailer hau 30 urtetik gora dituzten pertsonei zuzendurik dago. Ikasturtea urriko lehenengo igandean hasiko dute eta bertan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago jada.
Dantza ikastaro berri honek erromerietako eta plazetako dantzak ikastea du helburu. Horrela, ikasleek festetan dantzatzeko oinarrizko pausoak ikasiko dituzte. Beraz, bertan parte hartzeko ez da aurretiko esperientziarik behar, azalpenak hasieratik hasiko dituzte eta.
Saioek 2 orduko iraupena izango dute eta ikastaroa maiatzeko azken igandera arte luzatuko da. Talde sortu ahal izateko gutxienez, 8 pertsonek eman beharko dute bertan izena. Gainera, irteerak eskainiko dituzte, Eraikiko ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera gain, hala nola Puxka Biltzean edo Iñude eta Artzaietan.
Izen ematea zabalik
Ikastaroan izena eman nahi dutenek eraikidantza@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 608625459 telefona zenbakira deitu beharko dute. Ikasleek 20 euro ordaindu beharko dituzte hilean eta ikasturtean zehar bi ordainketa egingo dira: urtarrilean eta maiatzean, bakoitza, 80 eurokoa. Gainera, urrian hasitako ikasleek urtarrilean konpromezurik gabe ikastaroa uzteko eta ikasle berriek urtarrilean ikastarora batzeko aukera izango dute.



