Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean Kontenporanearen beste edizio bat antolatuko da San Juanen. Irungo Udalak sustatutako kultura garaikideari buruzko topaketa bat da, eta artearen, kulturaren eta diseinuaren munduko gazte profesionalek antolatzen dute. Elkarlanean oinarritutako formatu kolektibo baten barruan, lurraldeko proiektu artistikoak ezagutarazteko eta tokiko, Espainiako eta nazioarteko sortzaileekiko esperientzia bat partekatzeko engranaje baten parte dira guztiak.
Aurtengo topaketa antolatuko duen batzordea hiriko hiru gaztek osatzen dute: zehazki, Miriam Becerra espazioaren diseinuaz eta bitartekaritzaz arduratuko da; Itsaso Labarik komunikazio-lanak egingo ditu eta Vanesa Varasek hartuko du diseinu grafikoaren ardura. Aipatutako arloetako prestakuntza espezifikoa du bakoitzak, baina zeharka lan egingo dute batzordearen baitan, eta, horrela, denek parte hartuko dute edukiak asmatu eta sortzeko prozesuan.
Aurten parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Ibon RG eta Enrike Hurtado Maider Aldasoro, Estela Miguel, Jorge de la Visitación eta Clara Moreno, Élan d ‘Orphium Alberto Tarancoren laguntzarekin, Raisa Maudit, Clara Elizondo eta Itziar Markiegi a.k.a JANA JAN, Beatriz Sánchez, eta Mutur Beltz.
PROGRAMA
Ostirala, maiatzaren 19a
- 18:30 Hasiera 19:00 Ibon RG + Enrike Hurtado “Orezta” Kontzertua 20:00 Bisita gidatua + topaketa + topa
- 21:30 – 22:30 Maider Aldasoro “Onirikk. Deseo y victoria” Proiekzioa
- Larunbata, maitzaren 20a 11:30 Bisita gidatua euskeraz
- 12:00 – 14:00 Clara Moreno + Jorge de la Visitación, “*Puede contener trazos de cuentos”
- Marrazketako partaidetza-ekintza 18:00 – 21:00 Élan d’Orphium lankidetzarekin Alberto Taranco “Maquillaje social” Performance 20:00 Raisa Maudit “Ateneo del Anochecer” Hitzaldi performatiboa
- 21:00 Clara Elizondo + Itziar Markiegi a.k.a JANA JAN “Gorpuzkeria; Puesta en cuerpos” Performance
Igandea, maitzaren 21a
- 11:00 – 12.30 Haurrentzako tailerra Itsaso Labari eta Beatriz Sánchezekin 13:00 Muturbeltz “Txapela buruan eta ibili munduan: Conocer la lana vasca” Erakusketa-tailerra 11:00 – 13:00 “Garabateando el Bidasoa” Marrazketa topaketa 11:00 – 14:00 Arte azoka
- Instalazioak plazan:
- Maider Aldasoro “Onirikk. Deseo y victoria”
- Estela Miguel “Ser anfibia”
Arte Azoka:
Mutur Beltz, Berexiary, Bermi, Patri Taberna, Sofia Herbon, Iraitz Arabolaza eta NOEZ.