Aurtengo Dies Oiassonis jaialdia uztailaren 13tik 16ra egingo da

Miguel Ángel Páez Hiri-bultzadako ordezkariak, Oiasso Erromatar Museoko zuzendariak lagunduta, datorren Dies Oiassonis jaialdiaren egunak baieztatu ditu. Agerraldian, aurtengo kartela ere aurkeztu dute, eta, halaber, baieztatu diren lehenengo jarduerak aipatu dituzte.

Miguel Ángel Páezek azaldu duenez, “Abian jarri gara, eta dagoeneko egutegian jarri dugu Dies Oiassonis jaialdiaren edizio berria, udako ekitaldi handia, historia, aisia, entretenimendua eta gastronomia batzen dituena eta aukera ezin hobea eskaintzen duena irundarrek nahiz bisitariek Irunez goza dezaten udako egun horietan”. Hiri-bultzadako ordezkariak azaldu duenez, informazioa garaiz eman nahi dute, hala nahi dutenek, eta gero eta gehiagok, jaialdiarekin bat egin dezaten eta horretarako prestatzeko astia izan dezaten.

Horrela, Dies Oiassonis berriz izango da Irungo udako plater nagusietako bat uztailaren 13tik 16ra. Edizio honetan, bueltan dira Oiasso Museoaren inguruko birsortze historikoko taldeen proposamen berriak.  Ohi bezala, Zirkuko afaria eta hiriko ostalaritzako establezimenduen artean egindako pintxo erromatarraren bidea izango dira, baina, horiez gain, gastronomia-eskaintzak ere nobedadeak izango ditu aurten. Edizio honetako kultura-eskaintzaren protagonista antzerkia izango da. Junkal plazatxoan izango da, ostiralean, larunbat gauean eta igande arratsaldean. Berriz eskainiko da Zirku Erromatarraren ikuskizuna, larunbatean (15) bi saio eginda gauez, eta azken saioa igande goizean.

Navigium Isidis berriz izango da larunbat arratsaldeko ardatz nagusia. Alde horretatik, bertan parte hartu nahi dutenentzat, joskintza erromatarreko bi tailer antolatu dituzte Oiasso Museoan. Jantzi erromatarraren tailerrak Oiasso museoan egingo dira, tailer-aretoan, ekainaren 3an, 10:00etatik 13:00etara eta ekainaren 10ean, 10:00etatik 13:00etara

Nahi duena dagoeneko harremanetan jar daiteke museoko telefonoan: 943 639 353. Tailerra doakoa da, baina parte-hartzaileak berak ekarri behar du egin nahi duen jantzia egiteko oihala. Egokienak lihoa eta artilezko oihala dira. Eroria eta bilbe markatua duten zapiak bilatzea gomendatzen da. Laborari-kotoiak eta kalamuzko antzeko ehunak ere erabil daitezke.

Portu erromatar bat

Nabarmentzekoa: aurtengo kartelean (erantsita doa irudia) portu erromatar baten irudia ageri da, museoan dauden hondakin organikoen erreferentzia argia eginez, Oiassoko portu garrantzitsuaren adierazgarri. Ilustrazioa Patri Taberna autore irundarrak sinatu du, eta beste urrats bat izan da material horiek egiteko herriko arte-sarearekin lan egin baitu, 2022ko Dies Oiassonisen irudiarekin eta Eguberrietako kanpainarekin gertatu zen bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude