Amaia Cendoya eta Ion Mugika garaile izan dira San Martzial Txapelketan

Pasa den asteburuan XXX. San Martzial trofeoa antolatu zuen Bidasoa XXI igeriketa klubak.  Ion Mugika eta Amaia Cendoya nagusitu ziren San Martzial Trofeoko sailkapen seniorretan. Ion Mugikak garaipena lortu zuen  100 metro bizkarrertan 54.54ko denbora lortu ostean. Amaiak berriz, 400 metro libreetan lortutako emaitzari esker garaile izan zen, nahiz 50 metro tximeletetan lortutako emaitzarekin ere garaipena lortu zezakeen.

Emakumezkoen sailkapenean Ane Hernandez eta June Ilzarbe igo ziren podiumera. Junior mailan Asier Iguiñiz eta Juncal Cuñado nagusitu ziren. Junior mailako podiumak bidasotarrak izan ziren, Asierren atzetik Jon Goñez eta Iñigo Gil sailkatu baitziren, eta Juncal, Lide Larrea eta Libe Galzacorta. Haur mailan Mattin Zubeldia nagusitu zen, Ibai Isasa eta Paula Calvoren 3. postuarekin.

Markei dagokienez, azpimarratzekoa da Reka Kocsisek 14 urterekin hautsi zueLA 50 bizkarreko Klubeko errekorra (31.69). Horrez gain, azpimarratzekoa da minimo nazional berri batzuk ere izan zirela, Reka bera adibidez, 50 bizkar eta 200 bizkarretan, eta azpimarratzekoa da Maialen Fernandezek 400 libreetan lortutako lehenengo minimoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude