Eraiki dantza taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean Amaia kultur zentroan

Eraiki dantza taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute larunbatean, maiatzaren 20ean. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Amaia kultur zentroan.

Eraikiren emanaldia ikusteko sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke sarreren salmentarako webgunean, Irungo turismo bulegoan edo antzokiko leihatilan emanaldiaren egunean bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude