Maiatzaren 27ra arte Bidasoa Txingudiko Elikagaiak izeneko erakusketa bisitatu ahalko da Palmera Montero Gunean. Erakusketa honek eredu agroekologikoan oinarritzen diren tokiko ekoizpen eta kontsumo aukerak balioan jarri nahi ditu. Labore Txingudik beste eragile batzuen laguntzarekin antolatutako erakusketa da.
Familientzako ezezik, km0 ideiaren atzean dagoen esanahia ulertu nahi duen ororentzat zuzenduta dago erakusketa hau. Erakusketaren testuak euskaraz dira. baina QR kodeen bidez gazteleraz zein frantsesez jarraitzeko aukera dago.