Aste honetan 2025eko asfaltatze-kanpaia amaitzea aurreikusi da

Aste honetan, otsailaren 12an eta 13an, eguraldiak laguntzen badu, 2025eko asfaltatze kanpaina bukatzea aurreikusten da. General del Alarde Eusebio Pedrós kaleko lanak amaitzea falta da. Orain arte, Hendaia, Astigarra, Arantzateko Jauna, Diana, Miguel Ambulodi, Lope de Irigoyen, Lucas de Berroa eta Zaisa III karriketan egin dira hobekuntzak. Kanpainaren esleipena duen enpresa Excavaciones y Transportes ORSA SL izan da; aurrekontua, 288.765,03 eurokoa izan da, BEZa barne.

Amaitzear den kanpaina

Kanpainaren barruko beste lanen barruan bezala, General del Alarde Eusebio Pedrós kalean ere zolagaina konponduko da, errodadura geruza osorik birgaitu, berriro pintatu, eta bideko markak eta kaleko altzariak berriro jarri. Lanak aste honetan bukatuko dira, betiere eguraldiak ez badu galarazten.

Lanak egunez egingo dira eta, fresatze lanak egiten diren bitartean, ibilgailuek badute zirkulatzea. Ostiral honetan, berriz, aglomeratua zabaltzekoak dira eta, orduan, kaleak itxita egongo dira: egunaren bukaeran zabalduko dira. Bitartean, garaje eta etxebizitzetako sarbideak erabili ahalko dira, baina, une jakin batzuetan, etenaldi puntualak egin beharko dira. Jabeei aurrez emango zaie geldialdien berri. Era berean, kale osoko aparkalekuak aldi baterako gordetzea aurreikusten da, lineako aparkalekuak birgaitzeko.

Irungo kale batzuetako zolagaina birgaitzearren, egoera txarrean zeuden bideak aztertu dira, zolagainaren narriadura maila eta azpiegituren egoera ebaluatzeko, betiere kontuan hartuta ez dela aurreikusten azpiegitura horietan epe laburrean esku hartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude