Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak 3.700 eurotik gora bildu ditu Irunen egindako diru-bilketan

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak publikoki eskertu nahi izan du Irungo herritarren eta boluntarioen eskuzabaltasuna joan den irailaren 26an hirian egindako urteko diru-bilketan. Guztira 3.756,47 euro bildu ziren herrian zehar jarritako informazio eta eskaera mahaietan, ‘Gelditzen zarenean, minbiziaren aurka mugitzen gara’ lelopean egindako kanpainan. Ekimen honek gizartearen babesa erakusteaz gain, elkarteak minbizia duten pertsonen zein senideen onurarako egunero egiten duen lana herritarrei gerturatzeko eta ikerketa onkologikoarekin konpromisoa hartzeko balio izan du.

Lortutako baliabide guztiak ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzeko, gaixotasunaren prebentzio zein detekzio goiztiarreko kanpainei eusteko eta elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuak (laguntza psikologikoa, gizarte-lana, eta abar) mantentzeko erabiliko dira, minbiziaren % 70eko biziraupena lortzeko helburuarekin. Azkenik, elkarteak gogorarazi du egun horretan dohaintzarik egin ezin izan zuten herritarrek online bidea zabalik dutela oraindik ere laguntzen jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude