5.100 eurotik gora bildu zituen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak larunbateko diru-bilketan

Pasa den larunbatean, ekainaren 7an, egindako urteko diru-bilketan 5.100 eurotik gora bildu ziren. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Irunen egindako urteko diru-bilketan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie haien eskuzabaltasunagatik. Diru bilketaren xedea, gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan zen.

Zenbaketaren ondoren, larunbatean bildutako guztizko zenbatekoa 5.163,12 eurokoa izan zen. Hainbat boluntariok hartu zuten parte ekimen solidario honetan, hirian zehar banatuta zeuden mahaietan. Era berean, urtero egindako ekimen honek herritarren artean elkartearen presentzia handitzeko eta elkarteak egunetik egunera pazienteen eta hauen senideen onurarako egindako lana ezagutarazteko aukera ematen du.

Elkartetik azaldu dutenez, “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-etik boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan eta beste batzuetan parte hartuz Elkartea bultzatzen egiten duten lanagatik.”

Ikerketa onkologikoa eta elkartea laguntzeko

Diru-bilketa honen bitartez lortutako funtsei esker, ikerketa onkologikoarekin lotutako proiektuen finantzazioa, paziente eta hauen senideak artatzeko programa eta gaixotasunaren prebentziorako eta detekzio goiztiarreko kanpainen jarraipena bermatzen da. Era berean, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen doakotasuna mantentzeko ere ezinbestekoa da. Gainera, jardun guzti honek ahalbideratuko du elkarteak helburu duen minbiziaren %70eko biziraupena lortzen.

Azkenik, pasa den asteazkenean dohaintza egiteko aukerarik izan ez zuten herritarrei adierazi diete, nahi izanez gero, https://mihucha.contraelcancer.es/campaigns/hucha-gipuzkoa-en bitartez ere egitea posible dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude