Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehentasunezko eta oinarrizko sareko errepide bikoiztuetako zoruaren birgaitze jasangarri-ko lanak direla eta, asteburu honetan zenbait lan egingo dira eta zirkulazioan eragina izango dute, zehazki, N-121-A errepideko 74,060 eta 74,480 KPen arteko errepide zatian, Behobian (Irun), Laskoain eta Puntta biribilguneen artean. Horrez gain, Laskoain biribilgunean ere lanak egingo dira (biribilgune hau A-8 autobidetik, Frantziarako noranzkoan goazela, Iruñerako irteera hartutakoan topatzen duguna da).
Biribilgune arteko tartean egin beharreko lanak, urriak 18 larunbata, egunez, burutuko dira.
Biribilgunea beraren zorua berritu eta asfaltatzeko lanak, urriak 19, igandean, egingo dira, hauek ere egunez. Biribilgunean bertan, aurreko egunetan ere lanak burutuko dira, zehazki urriak 17 ostirala eta urriak 18 larunbateko gauetan. Fresatze lanak eta oinarrizko geruza zabaltzeko lanak egingo dira, horrela urriak 19, igandean, egitekoak diren errodadura geruza zabaltzeko lanetarako prest geratu dadin.
Biribilgune arteko tartean egin beharreko lanek, urriak 18, larunbata, trafikoan izango duten eragina ondorengoa da:
Goizez, 8:00ak eta 13:00ak bitartean, Irunerako noranzkoko bi erreiak moztuko dira. Zirkulazioa Iruñearako noranzkoko bi errailak bi noranzkotara moldatuz mantenduko da.
Arratsaldez, 13:00ak eta 18:00ak bitartean, Iruñearako noranzkoko bi erreiak itxiko dira. Zirkulazioa Irungo noranzkoko bi errailak bi noranzkotara moldatuz mantenduko da.
Biribilgunea beraren zorua berritzerakoan (urriak 19, igandea), trafikoarengan sortuko den eragina ondorengoa da:
Biribilguneko sarbideetan, zirkulazioa geratu egingo da seinalista bidez. Biribilgunearen erdietako batean lan egiten ari den bitartean, zirkulazioa beste erditik desbideratuko da. Seinalistek aldiro sarbide batetik edo bestetik emango dute zirkulaziorako baiemena, libre geratzen den biribilgune zatitik igarotzeko.
Urriaren 19an, igandean, 8:00-13:00 bitartean, biribilgunearen erdia moztuko da. Irun-Iruñerako norabidea moztuko da eta horrek eragina izango du A-8 autobideko 0 zenbakiko irteeran (Iruñerako irteera, A-8tik Frantziarako norabidean zatozenean). Irteera hori moztu egingo da eta moztuta mantenduko da lanek irauten duten bitartean.
A-8 autobidetik datorrenak eta Iruñerako norabidea hartu nahi duenak, hurrengo irteeraraino jarraitu beharko du, Hendaia – Biriatu irteeraraino, eta han, ordainlekua baino lehen, irteera hori hartu noranzkoa aldatzeko. Donostiarako noranzkotik, 0 irteera hartu ahal izango da Iruñerantz.
Ezin izango da ere biribilgunetik Frantziararako bidea hartu. Autobidera sartu eta Frantziarako norabidea hartzeko, Behobiako zubira joan beharko da, bertan muga zeharkatu, eta handik Biriatuko ordainlekura joan, ibaiaren alde frantsesetik.
Deskribatutako trafiko eragozpenak larunbat gauean, urriaren 18ko gauean, ere emango dira (urriaren 18ko 22:00etatik urriaren 19ko 06:00etara).
Urriaren 19an, igandean, 13:00-18:00 bitartean, biribilgunearen beste erdia moztuko da, Iruñea-Irun norabideari dagokion erdia. Horrek eragina izango du biribilgunetik Zaisa I eta II industriguneetarako sarreran eta Zaisa I eta II industriguneetatik biribilgunerako irteeran. Sarrera-irteera hauek moztu egingo dira eta moztuta mantenduko dira lanek irauten duten bitartean.
Zaisa I eta Zaisa II industriguneetara sartu nahi duenak, A-8 autobidera sartu beharko du Frantziarako noranzkoa hartuta, eta Biriatuko ordainlekua baino lehen noranzkoa aldatu. Donostiarako noranzkotik Irun-Garraio terminala irteera hartuta iritsi ahal izango da Zaisa I eta II industriguneetara.
Zaisa industrigunetik irteteko, IATko estazioaren albotik doan eta N-121-A errepide gainetik pasatzen zubia erabili beharko da. Irteera horretatik Antton Txipi biribilgunera iristen da, eta bertatik edozein norabide har daiteke.
Deskribatutako trafiko eragozpenak ostiral gauean, urriaren 17ko gauean, ere emango dira (urriaren 17ko 22:00etatik urriaren 18ko 06:00etara).



