Gazte eta beteranoek jokatuko dituzte asteburu honetan Plaiaundiko errugbi partiduak

Argazkia: Txingudi/Bera Bera/Baztan eta Hiruherriren arteko partida (Egilea: James Morris).

Gazteak eta beteranoak izango dira protagonistak Plaiaundin.  Izan ere, Lagunarteko txapelketa jokatuko dute Rioja, Emak Hor, Bera Bera eta Txigudiko beteranoek. Ondoren, 18 urte azpiko Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan taldeak partida izango du.

Txingudi Errugbi Klubaren senior taldeek atsedena izango dute asteburuan eta 18 urtez azpiko taldea izango da ligako partida jokatuko duen talde bakarra. Bihar, larunbata 22, 12:30etan jasoko du Iruñako La Unica Plaiaundin. Peio Castellanoren zuzendaritzapean dauden jokalariak B multzoko laugarren postuan sailkatzen dira hamabi punturekin eta, garaipena lortuta, bigarren posiziora igo daitezke.

Norgehiagoka hau baino lehen, beteranoak izango dira berdegunean arituko direnak, Txingudik haien eguna ospatuko baitu. Goizean, Rioja, Arrangoitzeko Emak Hor, Bera Bera eta mugako taldearen beteranoek elkarren arteko lagunarteko txapelketa jokatuko dute 10:00etatik 12:00etara.

 Gipuzkoako selekzioaren deia

Larunbatean ere, Ordizian, Gipuzkoako 13 eta 14 urtez azpiko selekzioen entrenamenduak egingo dira eta, bertara, Txingudiko hamabi jokalari izan dira deituak. Markel Aizpurua, Telmo Bereciartua, Aiur Callao, Markel Celestino, Oier Goenaga, Goretti Lekuona, Oihan Sanchez, Beñat Tristan, Unai Aizpurua, Giovani Ciurar, Galder Eizaguirre eta Omar El Mossaoui dira parte hartuko dutenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude