GI-636 errepidea Behobia eta Artia artean moztuko da gaur 9:15etik 16:00etara bi ezki mozteko

Irungo Udaleko Obra, Mantentze eta Azpiegitura Arloak eta Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaur, otsailaren 19an, GI-636 errepidea, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen artean, itxita egongo da. Errepidearen mozketa goizeko 9:15etan hasi eta 16:00etara luzatuko da. Dario de Regoyos kaleko bi ezki moztuko dira denbora tarte horretan. Trafiko mozketak, auzoko hainbat guneei eragingo die.

Otsailaren 12ko haize-bolada bortitzaren ostean, abisu horia ezarri zen egunean, Dario de Regoyos kaleko 46. zenbakiaren parean zegoen ezki baten ardatz nagusietako bat hautsi zenean. Hori dela eta, berehala moztu behar izan zuten, errepidera, bidegorrira eta espaloira erortzeko arriskua zegoelako. Interbentzio horren ondoren, ikusi da aldameneko ezkiak ere egiturazko hutsegite-arriskua duela, eta, beraz, ezinezkoa da bertan mantentzea. Gainera, lerrokadura berean dagoen beste ezki baten jarraipena egin da, inklinatua baitago eta bizitasun txikia baitu eta kentzea erabaki da. Beraz, gaurko jarduerarekin bi zuhaitz horiek moztuko dira.

Horregatik, jakinarazi da otsailaren 19rako aipatutako bi ezkiak mozteko lanak antolatu dira, Dario de Regoyos kaleko 38 eta 46 zenbakien parean. Hori dela eta, GI-636 errepidea, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen artean, errepidea itxita egongo da ostegun honetan, 9:15etik 16:00etara.

Trafikoan eragina

Horretarako, saihesbide bezala hainbat aukera proposatzen dira. Behobia eta Nafarroarantz joateko, Artiga ibilbidean eta Dario de Regoyos kalean barrena joatea. Donostiarako noranzkoan, aukera gomendatuena Behobian bertan sartzea AP-8ra. Bestela, Behobiatik Hendaiara pasatzea eta GI-636ra itzultzea Santiagoko zubitik edo, bestela, Blaiako hilerrira igotzea Zaisa III barrutik eta Juan Wollmerrera jaistea Osinbirilera iristeko.

Gainera, Udaleko Hezkuntza zerbitzutik jakinarazi dutenez, eskola-umeen garraioaren beharrak kontuan hartuta ezarri dira lan-ordutegiak, eta, horretarako, eguerdian ere garraioa bermatzeko beharrezko neurriak adostu dira ikastetxeekin.

Bestalde, Mugikortasun Jasangarrikoen alorretik jakinarazi dute L1 Zaisa – Ospitaleari dagozkion eraginak AUIFen webgunean kontsulta daitezkeela, albisteen atalean.

Udaltzaingoak eskerrak ematen dizkie herritarrei egoera kudeatzen laguntzeagatik eta ostegunean ibilgailuarekin egin beharreko joan-etorrien plangintzan azaldutakoa kontuan izateagatik. Irungo Udalak, azkenik, barkamena eskatu du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude