Irunen Harrotasunaren Eguna ospatzeko hainbat ekintza egingo dira uztailaren 8an

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, “Txingudiko Elkarte Feminista” elkarteak, Aldundiak diruz lagundua, Eskiña taldeak eta Irungo Udaleko Berdintasun Ordezkaritzak, Gehitu elkartearen laguntzarekin, uztailaren 8an, larunbatean, “Irungo Harrotasunaren III. Martxa” egingo dute, 2021ean eta 2022an egindakoen ildotik. Helburua da Irungo eta eskualdeko LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak eta askatasunak aldarrikatzea eta defendatzea. Jai-programa zabala izango da, eta jarduera hauek osatuko dute:

Ekintza egitaraua

  • 16:00-19:00. – Musika, Tailerrak, bingo drag eta abar, – Zabaltza plaza
  • 19:00-19:50 – Martxa karrozarekin eta batukadarekin, Zabaltza plazatik Urdanibia plazaraino.
  • 19:50-20:00 – Manifestua irakurtzea. Urdanibia plaza.
  • 20:00 – Eskiñako Drag Resort – Drag Queen erregin berria koroatzea. Urdanibia plaza.
  • 21:00 – La Furiaren kontzertua – Urdanibia plaza

Irungo Udaleko Berdintasun Ordezkaritza eta jarduerak antolatzen dituzten elkarteak bat datoz ekainaren 28a aniztasuna ospatzeko eta LGBTIQ+ pertsonen eskubide eta askatasunak aldarrikatzeko eguna dela esatean, eta helburua dela ekintza eta jarrera LGBTIQ+fobiko oro desagerraraztea eta gizarte toleranteagoak, anitzagoak eta pertsona guztiekiko errespetutsuagoak eraikitzen jarraitzea.

Irungo jarduerak joan den asteazkenean, ekainaren 28an, hasi ziren, kolektiboaren bandera irudikatu zuen Aparraren Festa batekin. Udalak LGTBI bandera ere jarri zuen, eta adierazpen instituzional bat argitaratu zen udal talde guztien babesarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude