Euskara arlotik eskainitako hainbat diru-laguntza epe barruan daude oraindik

Irungo Udaleko Euskara arloak hirian euskaren erabilera sustatzeko hainbat diru-laguntza lerro ditu. Diru-laguntza horietako batzuk oraindik epe barruan daude. Diru-laguntza horiek entitateei eta eragile sozioekonomikoei zuzenduak daude.

Euskara sustatzeko ekintzak

Gazteen artean euskaren erabilera sendotzeko ekintzak edota euskararen erabilera sustatzeko programa orokorretarako bai herriko eta auzoetako jaietan, bai egun eta ekintza berezietan euskararen erabilera sustatzeko edo indartzeko egitasmoetarako. Diru-laguntza hau entitateei zuzendua dago eta 2023ko urriaren 31era arte eskatu daiteke.

Euskararen nazioarteko eguna

Irunen Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) inguruan euskara eta espreski horren erabilera sustatzeko antolatzen diren ekitaldietarako. Diru-laguntza hau ere entitateei zuzendua dago eta 2023ko urriaren 27ra arte eskatu daiteke.

Hizkuntza paisaia euskaratu

Establezimendu, elkarte edota enpresentzat, irudi korporatiboa euskaratu dezaten: publizitatea, errotulazioa, web orriak, eta ekitaldietarako euskarazko esatariak. Eragile sozioekonomikoei zuzendutako diru-laguntza da eta 2023ko urriaren 31era arte eskatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude