Irunen Harrotasunaren Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dira

Ekainaren 28a LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udaleko Berdintasun Sailak astelehen honetan aditzera eman du egun hau ospatzeko jardueren egitarau zabala. Txingudiko Elkarte Feministarekin, Eskina taldearekin eta Gehiturekin elkarlanean sorturiko programa da.

Jarduerak asteazken honetan hasiko dira, ekainaren 28an, kolektiboaren bandera irudikatuko duen apar festarekin. San Juan plazan 12:00etan hasiko da, udaletxearen aurrean, non LGBTIQ+ bandera astinduko den.  Halaber, adierazpen instituzional bat argitaratu da aho batez.

San Pedro eta San Martzial ondoren egitarauak jarraituko du, besteak beste, Harrotasunaren Ibilaldiarekin, drag queen berriaren koronazioa, eta Urdanibia plazan egingo den La Furia kontzertuarekin.  Hori guztia uztailaren 8an egingo da -jaieguna izango da-, LGBTIQ+ pertsonen eskubide eta askatasunak defenditzeko eta aldarrikatzeko.

Cristina Laborda ordezkariak gogorarazi duenez, ekainaren 28a “aniztasuna ospatzeko eguna da, baina baita LGBTIQ+ pertsonen eskubide eta askatasunak aldarrikatzeko eguna ere, ekintza eta jarrera LGBTI-fobiko oro desagerrarazteko eta gizarte jasanberagarriagoak, anitzagoak eta guztiokiko errespetutsuagoak sortzen jarraitzeko”.

Kontsultatu adierazpen instituzionala hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude