Alizia Txoperena Emakumezkoen I. Txapelketa Nazionala Artalekun jokatuko da apirilaren 20tik 23ra

Alizia Txoperena Emakumezkoen I. Squash Txapelketa Nazionala Artalekun jokatuko da. Emakumezkoen squash txapelketa apirilaren 20an hasi eta 23an bukatuko da. Txapelketan izena emateko azken eguna bihar, apirilaren 12a, izango da. Parte-hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dituzte txapelketan parte hartzeko. Dagoenezko, 18 jokalarik izena eman dute txapelketan parte hartzeko.

Alizia Txoperena

80ko hamarkadan, Irun leku nabarmena izan zen squash nazionalaren lehiaketa-agendan, batez ere Alicia Txoperenari esker. Legenda irundarrak 1981eko eta 1982ko denboraldietan ranking nazionalaren buru izan zena. Garai hartan eskualdeko gimnasio eta kiroldegiek Squash-eko pista ugari eraiki zituzten, 8 ere hiri osoan, eta squash-aren hedapen eta arrakasta hasi zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude