‘Scooter, el documental’ proiekzioaz gozatu ahalko da DokuIrunen azkenaurreko saioan

Ostiral honetan, apirilaren 4an, DokuIrun zine dokumentaleko programaren zortzigarren edizioko laugarren eta azkenaurreneko saioak hartuko du Amaia KZko auditoriuma. Bertan Andres Robledak zuzendutako ‘Scooter, el documental’ proiekzioa egingo da. Hitzordua 19:00etan izango da, eta sarrera doan izango da, baina aldez aurretik gonbidapena jaso beharko da kultur zentroaren webgunean, Turismo Bulegoan edo leihatilan bertan, emanaldia baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatutako DokuIrun saioetan ohikoa denez, dokumentala ikusi ondoren solasaldia izango da Andres Robleda zuzendariarekin berarekin, Jon Lusa produktorearekin (biak irundarrak) eta Pol Roman protagonistarekin.

“Scooter, el documental”

Dokumentalak Scooter-en historia kontatzen du Espainian Paristik Bartzelonara iritsi zenetik gaur egun arte, diziplina garatzen hainbat belaunaldiren gaineko eragina eta bizimodu baten sorrera.

Horrez gain, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren esparruan eta Amnistia Internazionalaren eskutik, zinemaldiko film saritua proiektatuko da maiatzaren 9an. 19:00etan izango da hitzordua.

DokuIrun

DokuIrun zinema dokumentaleko programa bat da, gai sozialak jorratzen dituzten ekoizpen hibridoak, esperimentalak proiektatzen dituena. Programak aukera ematen die herritarrei normalean areto komertzialetan ematen ez diren dokumental egin berriak ikusteko, eta, gainera, aurkezpena eta solasaldia izaten dira, protagonistaren baten edo gaian aditua den norbaiten eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude