Hiriko adineko pertsonentzako espazioek gogoz ekingo diete Gabonei
Beste urte batez, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak “Gabonetan Gogoz” programa aurkeztu du, Eguberrietan hiriko adinekoentzako espazio sozialak girotzeko. Ekimenaren helburu nagusia da zahartze aktiboa sustatzea eta suspertzea adinekoen lokaletan programa bat gauzatuz. Jarduerak abenduaren 4tik urtarrilaren 4ra egingo dira eta...

